ARAUDIA

/ARAUDIA
ARAUDIA2017-06-01T10:28:55+00:00

ARAUDIA

  1. artikulua. ANTOLATZAILEA
  • Gernika-Bilbao Running nazioarteko lasterketa herrikoi bat da, eta ez da lehiakorra.
  • Jotamas Eventos da lasterketaren antolatzailea, eta, beraz, hark bereganatuko ditu sustatzailearen profilari dagozkion legezko erantzukizun guztiak.
  1. artikulua. Ibilbidea
  • Formatu honetan, 4 abiapuntu finkatu dira. Hala, parte-hartzaile bakoitzak egin nahi duen distantzia aukeratu ahal izango du, Bilboko helmugara iritsi arte:
    • Urrezko dortsala: Gernika-Bilbo: 34.370 m [Irteera. 10:00]
    • Zilarrezko dortsala: Zornotza-Bilbo: 22.270 m [Irteera. 10:55]
    • Brontzezko dortsala: Galdakao-Bilbo: 11.470 m [Irteera. 11:37]
    • Dortsal zuria: Basauri-Bilbo: 8.100 m [Irteera. 11:47]
  1. artikulua. Izen-emateak
  • Izena emateko plataforma uztailaren 15ean ireki eta irailaren 26an itxiko da.
  • Izen-emate guztiak web-orri honen bitartez egin beharko dira: gernikabilbaorunning.com
  • Izen-ematea pertsonala eta transferiezina izango da, eta ezin izango da titularra aldatu.
  • Lasterketak 5.000 korrikalari izango ditu gehienez ere, 4 abiapuntuetako parte-hartzaile guztien artean. Dena den, sustatzaileak kopuru hori handitu ahal izango du bere antolakuntza-irizpideekin bat etorriz.
  • Izena ematean, parte-hartzaileak araudiko artikulu guztiak onartzen dituela ulertuko da.
  • Aukeratutako abiapuntuaren arabera, izen-emate bakoitzean honako zenbateko hauek ordaindu beharko dira:
    • Urrezko dortsala:

32 € abuztuaren 15era arte, eta 40 € abuztuaren 16tik irailaren 26ra.

  • Zilarrezko dortsala:

20 € abuztuaren 15era arte, eta 25 € abuztuaren 16tik irailaren 26ra.

  • Brontzezko dortsala:

13 € abuztuaren 15era arte, eta 20 € abuztuaren 16tik irailaren 26ra.

  • Dortsal zuria:

12 € abuztuaren 15era arte, eta 15 € abuztuaren 16tik irailaren 26ra.

  • Izena ematean, parte-hartzaileek lasterketan parte hartzeko eskubidea bereganatuko dute. Era berean, kronometratzeko txipa izango duen dortsal bat eta Gernika-Bilbao Running lasterketaren 1. edizioko kamiseta ofizial bat jasoko dituzte, eta antolakuntzak eskaintzen dizkien zerbitzuak erabili ahal izango dituzte.
  • Federazioaren lizentzia ez duten korrikalariek antolakuntzak eskaintzen duen eguneko asegurua bereganatu beharko dute. Hark 3 euroko kostu gehigarria izango du, izena emateko zenbatekoaz gain.
  • Logistika- eta ekoizpen-arrazoiak direla-eta, irailaren 16tik aurrera egindako izen-emateetan antolakuntzak ez du guztiz bermatuko kamisetaren neurri egokia izango duenik.
  • Parte-hartzaile guztiek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte 2 distantzia luzeenetan parte hartzeko. Galdakao-Bilbo eta Basauri-Bilbo distantzietan parte hartu nahi dutenek 16 urte izan beharko dituzte gutxienez. Gainera, gurasoen baimena bidali beharko dute, posta elektronikoz, honako helbide honetara: info@gernikabilbaorunning.com (antolakuntzak helarazitako dokumentua).
  • Korrikalari guztiek norbere ardurapean parte hartuko dute lasterketan, eta hura amaitzeko moduko egoera fisikoa izan beharko dute.
  1. artikulua. Ezeztatzeak eta itzultzeak
  • Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango ibilbidea egitea galarazten duten faktoreak gertatzen badira, hala nola, aparteko egoera klimatologikoak edo ezinbesteko arrazoiak gertatzen badira. Dena den, bertan diren parte-hartzaileei dagokien Welcome Pack-a emango zaie, eta % 50eko deskontua izango dute hurrengo edizioan.
  • Izena eman ostean lasterketan parte hartzeko asmorik ez badu, dortsala ezin izango zaio beste inori helarazi antolakuntzari aurretiaz jakinarazten ez bazaio. Horrelakorik detektatuz gero, antolakuntzak bi parte-hartzaileak zigortu ahal izango ditu.
  • Lasterketan parte hartzeko ezintasuna lasterketa baino 20 egun lehenago jakinarazten bada, izen-ematearen balioaren % 50 itzuliko da. Zenbateko hori ordainketa egiteko erabili den kreditu- edo zordunketa-txartelera itzuliko da.
  • Lasterketaren aurreko 20 egunetan ez da izen-emateari dagokion zenbatekoa itzuliko, ezta lesioak, istripuak, bidaiak, lan-txandaren aldaketak edo beste arrazoi batzuk gertatzen badira ere.
  • Baja ematen duten partaideek ez dute kamiseta jasoko, hura parte-hartzaileei bakarrik emango baitzaie.
  1. artikulua. Dortsalak jasotzea

Dortsalak urriak 7an eta 8an goizeko 10etatik gaueko 20retara Azkuna Zentroan jasoko dira (Alhondiga Bilbao zena).

  • Horretarako, izena eman izanaren frogagiria eta NAN edo pasaportea aurkeztu beharko dute, eta federatuta egonez gero, baita lizentzia ere.
  • Dortsalak ez dira beste leku batean edo gune eta ordutegi horietatik kanpo emango.
  1. artikulua. Kronometrajea
  • Gernika-Bilbao ez da lehiaketa bat. Halere, parte-hartzaileak kronometratuko dira, eta hala, horiek beren erronka pertsonalerako aukeratu duten distantzia zenbat denboran egin duten jakin ahal izango dute.
  • Denborak eraginkortasunez jasotzeko, oso garrantzitsua da dortsaleko txipa modu egokian jarrita izatea, korrikalariaren aurrealdean. Motxila edo poltsiko batean sartuta, okertuta… badago, detektagailuak ez du behar bezala funtzionatuko, eta hura ez irakurri ahal izatea eta denboren erregistroa galtzea gerta liteke.
  • Gainera, dortsala ondo kokatuta badago, ibilbidean zehar egongo diren argazkilariek errazago identifikatu ahal izango dute korrikalaria.
  • Dortsala ondo kokatuta ez badago eta irakurgailuek denborak modu egokian hartzen ez badituzte, antolakuntza ez da horren erantzule izango.
  • Txip horiek behin bakarrik erabiltzeko balio dute, eta beraz, ez zaizkio antolakuntzari itzuli behar ibilbidea amaitu ostean.
  • Txip bakoitza izena eman den egunean aukeratutako distantziarako prestatuta egongo da.  Horregatik, aukeratutako ibilbidea nahitaez errespetatu beharko da, denboren zerrenda egokia izateko.
  1. artikulua. Ordu-kontrolak eta bide-itxierak
  • Antolakuntzak ibilbidea amaitzeko gehienezko denbora bat emango du. Jarraian adierazten diren igarotze-denborak betetzen ez dituzten parte-hartzaileek lasterketa utzi beharko dute:

Gernikatik irteten direnen kasuan: 11:15 Zornotzako irteeratik igarotzen direnean

Galdakaoko irteeratik igarotzen direnean: 12:20

Basauriko irteeratik igarotzen direnean: 12:45

  • Partaideren batek kontrol-gunea garaiz zeharkatzen ez badu eta, halere, ibilaldia amaitu nahi badu, bere ardurapean eta arriskupean egingo du. Horrenbestez, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango alderdi horren inguruan erreklamazioren bat jarriz gero.
  1. artikulua. Anoa-postuak
  • Gernika-Bilbao Running lasterketak hainbat anoa-postu izango ditu ibilbidean zehar, 5 km bakoitzeko. Kokapenaren arabera, horietako batzuk likidoak izango dira, eta beste batzuk, berriz, solido-likidoak.
  • Korrikalariek nahitaez gelditu beharko dute horretarako prestatutako lekuetan, anoa-postuetako zerbitzuak erabili nahi badituzte.
  • Jana eta edana jasotzeko, korrikalariek dortsalarekin identifikatuta egon beharko dute.
ANOA POSTUA LEKUA KM
1.a Likidoa 5
2.a Likidoa 10
3.a Likidoa 15
4.a Likidoa 20
5.a Likidoa 25
6.a Likidoa 30
7.a Helmuga. Likidoa eta solidoa Bilbo 35
  1. artikulua: Korrikalariarentzako zerbitzuak
  • Antolakuntzak Bilboko Turismo Bulegoak iradokitako hoteletan ostatu hartzea gomendatuko du.
  • Lasterketa Bilbon amaitzean, helmugaren ondoan azken anoa-postu bat egongo da.
  • Arropazaindegi-zerbitzua. Bat helmugaren ondoan egongo da, eta doan erabili ahal izango da. Parte-hartzaileek txip-dortsalarekin batera emango zaien poltsan sartu beharko dute gordetzea nahi duten arropa guztia. Izan ere, jantziak lasterketari dagozkion poltsa ofizialetan bakarrik jasoko dira.
  • Aldagelak eta dutxak: Bilbao Kirolak-i esker, parte-hartzaileek Deustuko kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte. Horiek erabili ahal izateko, parte-hartzaileek beren dortsala aurkeztu beharko dute.
  • Korrikalariaren poltsa: parte-hartzailearen poltsan, Gernika-Bilbao Running lasterketaren 1. edizioko kamiseta ofiziala, txip-dortsala, eta abar sartuko dira.
  1. artikulua: Aseguruak
  • Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatuko du, indarrean den legeriak adierazitakoaren arabera. Gainera, parte-hartzaile guztiek istripuetarako aseguru-poliza bat izango dute.
  • Partaideek beren ardurapean eta arriskupean parte hartuko dute ekitaldian. Izena emateko momentuan, parte-hartzaileak osasun-egoera ezin hobean dagoela adierazi beharko du lasterketan parte hartu ahal izateko.
  • Antolakuntza ez da parte-hartzaileek lasterketan zehar eragin ditzaketen, eta beraiei nahiz beste batzuei eragin diezazkieketen kalteen erantzule izango.
  1. artikulua: Segurtasuna
  • Bide publikoko segurtasuna udalerri bakoitzean eskumena duten udaltzainen eta antolakuntzaren beraren erantzukizuna izango da.
  • Osasun-zerbitzuek edozein parte-hartzaile erretiratu ahal izango dute arrazoi medikoak direla eta.
  • Antolakuntzari ez dagozkion ibilgailu motordunak edo bizikletak guztiz debekatuta egongo dira.
  • Lasterketan, antolakuntzaren ibilgailuak eta langileak egongo dira, baita ertzainak, udaltzainak eta DYAko langileak ere.
  • Antolakuntzak erratz-autobus bat izango du korrikalariren bat, lesioak, nekea edo beste arrazoi batzuk direla-eta, lasterketa amaitzeko gai ez bada ere.
  • Gainera, antolakuntzak norabidea zehazteko kartelak, bide-seinaleak, geziak eta behar bezala identifikatutako boluntarioak kokatuko ditu egokitzat jotzen duen eta posible den lekuetan. Boluntario horiek informazioa emateko baino ez daudela ulertu behar da, eta beraz, horienak ez dira derrigorrezko baldintzak izango.
  • Gernika-Bilbao Running-eko partaide guztiek laguntza medikoa izango dute, federazioaren lizentzia nahiz eguneko asegurua izateagatik. Federatu gabeko erabiltzaileen kasuan, laguntza medikoaren polizak istripuen estaldura bermatuko du.
  • Antolakuntzako laguntzaileek bide-segurtasunean, araudi honetan eta Bide Segurtasunari buruzko Legean eragin dezaketen erabakiak hartu ahal izango dituzte, baita indarrean den Zirkulazio Araudi Orokorraren II. eranskinean eragin dezaketenak ere.
  • Tropela hainbat ibilgailuk zainduko dute, eta horiek parte-hartzaileek korri egiten duten lekuetan zehar sakabanatuta egongo dira.
  1. artikulua: Datuen babesa
  • Gernika-Bilbao Running lasterketan izena ematean, parte-hartzaileek beren datu pertsonalak automatikoki erabiltzeko baimena ematen diote JOTAMAS EVENTOS Sozietate Mugatuari, hark, zuzenean nahiz beste erakunde batzuen bitartez, beren datuak kirol-, sustapen- edo merkataritza-helburuetarako erabil ditzan.
  • Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotzen denarekin bat etorriz, parte-hartzaileek fitxategi horiek eskuratzeko eskubidea izango dute, horien eduki osoa edo zati bat zuzendu edo ezeztatzeko. Horretarako, idatzizko eskaera bat bidali beharko dute honako helbide honetara: JOTAMAS EVENTOS, Diputazio kalea, 4 Bis 7A 48009 (Bilbo).
  • Era berean, Gernika-Bilbao Running lasterketak mundu osoarentzat dituen kirol-, sustapen-, banaketa- eta ustiapen-interesak kontuan hartuta (probako argazkiak ateratzeko, sailkapen-zerrendak argitaratzeko eta abarretarako), edozein gailuren bitartez (Internet, publizitatea eta abar) eta inolako denbora-mugarik gabe, izena eman duten pertsonek beren izen-abizenak, sailkapen orokorreko eta parte-hartzailearen beraren kokalekua, kategoria, egindako kirol-marka eta irudia erabiltzeko berariazko eskubidea ematen diote antolakuntzari.
  1. artikulua: Araudia onartzea
  • Parte-hartzaileek araudi honetako artikulu guztiak onartzen dituzte, eta irteera-unea baino lehen ez irtetea eta helmuga zeharkatu aurretik distantzia osoa egitea hitzematen dute.
  1. artikulua: Parte-hartzaileen betebeharrak
  • Parte-hartzaileek araudi honetako puntu guztiak onartzen dituzte.
  • Korrikalariak behar bezala identifikatuta egongo dira uneoro, lasterketako dortsala ikusteko moduan kokatuta.
  • Parte-hartzaileek ahalik eta gutxien eragingo dute ingurumenean. Hala, edukiontziak erabiliko dituzte ontziak, hondakinak eta bilgarriak botatzeko, eta ez dute errepidera eta inguruetara ezer botako.
  • Korrikalariek kontrol guztietatik igaro beharko dute, baita irteerako eta helmugako kontroletatik ere.
  • Proba utzi behar izanez gero, korrikalariak dortsalean agertzen den telefono-zenbakiaren bitartez jakinarazi beharko die antolatzaileei.
  • Korrikalari desgaitu batek Gernika-Bilbao Handian parte hartu nahi badu, antolakuntzari jakinarazi beharko dio, hark bere partaidetza zaindu dezan.
  • Partaideek ez dute, inola ere, lasterketako ibilgailua aurreratuko. Ibilgailua antolakuntzak zehaztutako batez besteko abiaduran joango da.
  • Proba ixten duen ibilgailuak aurreratuz gero, korrikalariak bertan behera utzi beharko du lasterketa. Aurrera jarraituz gero, bere ardurapean egingo du; dena den, antolakuntzak eskainitako zerbitzuei uko egin beharko die.
  • Beren edo gainerako parte-hartzaileen osotasun fisikoa arriskuan jarri dezaketen gaixotasunen bat duten pertsonek ezin izango dute lasterketan parte hartu.
  1. artikulua: Antolatzailearen eskubideak
  • Antolakuntzak ez du erantzukizunik izango parte-hartzaileren batek istripu bat jasan edo eragiten badu, edo Gernika-Bilbao Running lasterketan zehar zorren bat egiten badu.
  • Antolatzaileek anoa-puntuen kokalekuarekin, ibilbidearekin eta abarrekin lotutako alderdiak aldatzeko eskubidea izango dute, betiere aldaketa horiek justifikatzen dituzten arrazoiak badaude. Hainbat euskarri erabiliko dira partaideei jakinarazpenak egiteko: posta elektronikoa, sare sozialak, webgune korporatiboen albisteen atala, megafonia edo seinaleztapena ekitaldian zehar.
  • Gernika-Bilbo proban gorabeheraren bat gertatuz gero, antolakuntzak bertan behera utzi ahal izango du proba.
  • Ezinbestean (arrazoi meteorologikoak edo beste batzuk direla eta), Gernika-Bilbao Running zehaztutako egunean egin ahal izango ez balitz, antolakuntzak ez du ordaindutako dirua itzuliko. Dena den, Welcome Pack bat emango die bertaratutako korrikalariei, eta gainera, horiek % 50eko deskontua izango dute hurrengo edizioan.
  • Legeak hala aginduz gero, antolakuntzak araudi hau aldatzeko (artikuluak kentzeko, gehitzeko edo aldatzeko) eskubidea izango du.
  • Antolakuntzak norbaiti probako partaidetza ukatzeko eskubidea izango du.
  • Antolakuntzak izena eman dutenen zerrenda helaraziko die trafiko-agintaritzei, horiek martxa behar bezala kontrolatu dezaten. Ertzaintzak eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak agintarien aginduei kasu egiten ez dieten partaideen zerrenda beltza egin ahal izango du.
  1. artikulua: Antolatzailearen eskubideak
  • Parte-hartzaileak bere partaidetza osorik nahiz partzialki grabatzeko baimena ematen die Gernika-Bilbao Running probako antolatzaileei, baita bere irudia martxaren irudia sustatu eta euskarri guztietan hedatzeko ere (irratia, prentsa, bideoa, argazkia, DVDa, Internet, kartelak, komunikabideak eta abar), eta merkataritza- eta publizitate-ustiapenaren inguruko eskubide guztiak lagatzen ditu, inolako diru-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.
  • Parte-hartzaileak bere datuak lagatzeko aukera onartzen du, baina antolatzailearen barne-kudeaketa eta -administrazioa behar bezala gauzatzeko jardueretarako bakarrik. Era berean, antolatzaileak Gernika-Bilbao Running lasterketari buruzko albisteak, kudeaketak eta zerbitzuak helaraztea onartzen du parte-hartzaileak. Partaideak edozein unetan alda dezake datuak aurreko paragrafoan adierazitako moduan laga edo tratatzeko eman duen baimena, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. eta 11. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
  • Izena emateagatik bakarrik, Gernika-Bilbao Running lasterketako parte-hartzaileek beren datu pertsonalak automatikoki erabiltzeko baimena ematen diote JOTAMAS EVENTOS Sozietate Mugatuari, horiek, zuzenean edo beste erakunde batzuen bitartez, beren datuak kirol-, sustapen- edo merkataritza-helburuetarako erabil ditzaten. Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotzen denarekin bat etorriz, parte-hartzaileek fitxategi horiek eskuratzeko eskubidea izango dute, horien eduki osoa edo zati bat zuzendu edo ezeztatzeko. Horretarako, eskaera idatzi bat egin beharko dute ARDURADUNAREN HELBIDERA.

HARREMANA

Jotamas Eventos Deportivos
C/ Diputación, 4bis, 7ª
48009 Bilbao

Phone: [+34] 944 24 20 23

Web: http://gernikabilbaorunning.com/

Esta página web utiliza cookies, propias y de terceros, para mejorar tu visita adaptando la navegación a tus preferencias. Al seguir navegando aceptas nuestra política de cookies. Puedes cambiar la configuración u obtener más información. Aquí

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar